XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GLORIA PATRI..., EUSKERAZ.

Askotan galdetu izan diot nere buruari zer dala-ta euskaldunak Gloria Patri otoitza latiñeraz egin bear duten.

Tamala da benetan Elizak dituan otoitz ederrenetako bat txinkik ere ulertu gabe mintza bear izatea!.

Baiño zer dala-ta galdetzen det nik....

Ezin asma ezin usma dezaket jokabide onen zio sakona; sakona izan bear nunbait nik ezpaitiot puntarik ere somatzen! Bidegabekeri aundiagorik!.

Parregure baiño urrikal-gure sortzen didate gure euskaldunen latin-saio oek.

Eztiet nai izanda ere beiñere oraindik osorik entzun.

Errosariotan nabarmen asko azaltzen dute zer dioten eztakitena.

Agurmaritan egundoko zarata ateratzen dute.

Eltzen azkeneko Gloria ta marmari ixil bat besterik ezta entzuten.

Ezta ba zailla delako izango?.

Erriak ba-du ba bere Gloria errikoa ta errez askoa?.

Ona: Gloria Aitari ta Semeari ta Espiritu Santuari, asieran zan bezela orain eta beti gizaldi ta gizaldietan.

Amen.

Ba-da beste bat garbiagoa: Aintza Aitari ta Semeari ta Gogo Deunari, lendanik orain eta beti gizaldiz gizaldi.

Ala bedi.

Ezin al dezakete apaizak eta praileak otoitz eder eta labur au euskeraz erakutsi eta zabaldu?.